XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostu al dot ezer, edo besteri kalterik egin?.

Kalte egiñarena edo ostua biurtu?.

Zorrak ordaindu barik luzaro egon al naz?.

Ilburuko ta beste aginduak bete ditut?.

Dirua edozelan eralgi al dot?.

Izen ona iñori kendu?.

Zortzigarrena: Ez dan gauzatik iñori ez ezartea, ta guzurrik be ez esatea.

Guzurrezko lekuko edo testigu izan al naz? Guzurrik esan al dot? Txarto esanez iñoren izena baltzitu? Besterentzat txarto esanak pozik entzun? Ixil gordeak zabaldu edo guzurrezkoak asmau? Eritxi txar ariñik edo zaio txarrik egin al dot neure buruan? Norbaiten eskutitzik irakurri jaubearen baimen barik?.

Ondoren esan egizu Nik pekatari onek ta zoaz autortzera.

Autortegian belaunikaturik, esaizu lenen: Agur Maria, guztiz garbia.

Autorrentzuleak erantzungo dautzu: Orban bagarik sortua.

Esan gero zenbat denpora dan azkenengoz autortu ziñala.

Arrezkero, lenengo aginduan... Bigarrenean...(...).